XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.9. irudia. Zenbait serieren irakite-puntuak karbono-atomo kopuruarekiko / azidoak / alkoholak / kloruroak.

12.10. irudia. Ura eta eter-molekulen arteko hidrogeno-loturak.

12.9.2. Disolbagarritasuna.

Ondoko faktoreek baldintzatzen dute: Talde funtzionala.

Konposatu organikoek izaera ionikorik ez dutenez gero, eta beren polartasuna handiegia ez denez, gehienak disolbatzaile organikoetan disolbagarriak dira.

Talde funtzional baten bidez ur-molekulekin hidrogeno-loturak formatzeko gai direnak bakarrik izango dira uretan disolbagarriak.

Talde horri, talde hidrofilo esaten zaio.

Baldintza hau betetzen ez dutenez, hidrokarburoak konposatu halogenodunak, esterrak, etab. disolbaezinak izango dira uretan, baina disolbatzaile organikotan bai.

Konposatu hauetako batzuk (gasolina, bentzenoa, karbono(IV) kloruroa eta etil azetatoa) giro-tenperaturan likidoak dira eta disolbatzaile gisa erabiltzen dira.

Baina, alkohol, azido eta aminek, ur-molekulekin errazki osa ditzakete hidrogeno-loturak, uretan disolbagarri izanik.

Bestalde, eterrek beraien molekulen arteko hidrogeno-loturak ezin osa ditzaketenez, ur-molekulekin sortzen dituzte beren oxigeno-atomoaren bidez (12.10. irudia).

Berdin gertatzen zaie aldehido eta zetonei, hidrokarburo eta alkoholen tarteko disolbagarritasuna dutelako.